Castellano | Euskara | English

Zerbitzuak

Web Map Service (WMS)

Geruzak gainjartzea IDENAn

INSPIREk WMS zerbitzuak erabiltzea hitzartu du, informazio geografikoa bistaratzeko sarbidea emateko baliabide moduan. Zerbitzu horiek, jatorrizko datu espazialak erabiltzen dituzte, mapak irudi-fitxategi moduan (normalean PNG, GIF edo JPEG) dinamikoki sortzeko eta hornitzeko. Mundu errealaren adierazpena, irudia, ematen du, eskatutako arlo baterako. Adierazpen hori, SIG baten datuen fitxategi batetik, mapa digital batetik, ortoargazki batetik, satelitearen irudi batetik edo bestelakoetatik etor daiteke.

Geruza batean edo gehiagotan antolatuta dago, eta geruza horiek, bistaratu edo banan-banan ezkuta daitezke. Eskuragarri dagoen informazio jakin bat eta maparen irudiaren ezaugarriak kontsulta daitezke. Open Geospatial Consortium (OGC) zehazpen batek, WMS estandar eta elkarreragin batek nolakoa izan behar duen ezartzen du, datu bektorialak bisualki gainjartzeko, raster moduan, formatu desberdinean, Erreferentzia eta Koordenatu Sistema desberdinarekin eta zerbitzari desberdinetan emateko aukera ematen duena.

Estandarrak hiru eragiketa definitzen ditu:

  • Zerbitzuaren metadatuak itzultzea (GetCapabilities eragiketa). Derrigorrezkoa.
  • Definitutako parametro geografiko eta dimentsional batzuetan oinarrituz, mapa bat itzultzea (GetMap eragiketa). Derrigorrezkoa.
  • Mapan erakutsitako ezaugarri bereziei buruzko informazioa itzultzea (GetFeatureInfo eragiketa). Hautazkoa.

IDENAk WMS mapa zerbitzuetarako sarbidea eskaintzen du:

  • Zerbitzu honek SITNAk argitaratutako informazio geruza guztiei sarrera ahalbidetzen du.
  • Zerbitzu horiek INSPIREk zehaztutako datu ereduen arabera argitaratutako SITNA informazio geruzetara sarbidea baino ez dute ahalbidetzen. Egun, zerbitzu hauek daude eskuragarri:
    • Katastroko lursailak: https://inspire.navarra.es/services/CP/wms. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Helbideak: https://inspire.navarra.es/services/AD/wms. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Eraikinak: https://inspire.navarra.es/services/BU/wms. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
  • Zerbitzu Nafarroako toki entitateek argitaratutako informazio geruzetara:
    • Iruñeko Udala (GeoPamplona): https://sig.pamplona.es/ogc/wms. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Leitzako Udala (GeoLeitza): https://idena.navarra.es/municipios/leitza/ogc/wms. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).

gora igo

Catalogue Service (CSW)

IDENAren matadatuaren adibidea

Katalogo Zerbitzu batek datuak, zerbitzuak, aplikazioak eta, oro har, mota guztietako baliabideak deskribatzen dituen informazioa (metadatuak) argitaratzeko eta bilatzeko aukera ematen du. Katalogo-zerbitzuak nahitaezkoak dira IDE baten barruan erregistratutako baliabideak bilatzeko eta eskatzeko gaitasunak emateko, IDE batean erregistratutako baliabideen gainean.

OpenGIS® Catalogue Services Specification 2.0.2 zehaztapenaren arabera, Katalogo Zerbitzuak pieza gakoak dira, banatutako geo-iturriak (datu espazialak, aplikazioak eta zerbitzuak) aurkitzen, administratzen eta mantentzen uzteko. OGC zerbitzuen katalogoak erabiliz, erabiltzaileak modu estandarizatu batez bila ditzake geo-iturriak. Ongi definitutako informazio-eredu batean oinarrituta daude, erreferentzia espazialak eta gaikako deskribapenak barne hartzen dituen. Hori guztia metadatuetan jasota dago, eta erabiltzaileak modu eraginkorrean egin ditzake bilaketak horri esker.

  • IDENAk bere katalogo zerbitzura sarrera URL honetan eskaintzen du: https://idena.navarra.es/ogc/csw
  • Zerbitzuaren metadatuak kontsultatu (GetCapabilities eragiketa).

gora igo

Web Feature Service (WFS)

WMS zerbitzuak bezala, WFS zerbitzuak haiei dagokien zehazpena ren arabera definituta daude. WFS zerbitzuei esker, fenomeno (feature) geografiko baten, hala nola ibai, hiri edo laku baten, ezaugarri guztiak ikus eta kontsulta daitezke, modu bertikal batez adierazita, koordenatu-multzo baten bidez deskribatutako geometriarekin.

Normalean, emandako datuak GML formatuan daude, baina beste edozein bektore-formatu ere baliozkoa da.

WFSren bidez informazioa WMS batek uzten duen moduan bistara daiteke, baina libreki ere kontsulta daiteke.

IDENAk WFS zerbitzuetarako sarbidea eskaintzen du:

  • Zerbitzu honek SITNAk argitaratutako informazio geruza guztiei sarrera ahalbidetzen du.
  • Zerbitzu horiek INSPIREk zehaztutako datu ereduen arabera argitaratutako SITNA informazio geruzetara sarbidea baino ez dute ahalbidetzen. Egun, zerbitzu hauek daude eskuragarri:
    • Katastroko lursailak: https://inspire.navarra.es/services/CP/wfs. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Helbideak: https://inspire.navarra.es/services/AD/wfs. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Eraikinak: https://inspire.navarra.es/services/BU/wfs. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
  • Zerbitzu Nafarroako toki entitateek argitaratutako informazio geruzetara:
    • Iruñeko Udala (GeoPamplona): https://sig.pamplona.es/ogc/wfs. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).
    • Leitzako Udala (GeoLeitza): https://idena.navarra.es/municipios/leitza/ogc/wfs. Kontsultatu Zerbitzuaren metadatuak (GetCapabilities eragiketa).

gora igo

Web Coverage Service (WCS)

Zerbitzu OGC honek, bere zehaztapenek definitzen duten arabera, datu geoespazialak estaldura formatuan, hau da, espazio eta denboran aldatzen diren fenomenoak erakusten duen informazio geografiko digitala, eskuragarri uzten du. Horrela datuak erabilgarri daude informazio geografiko mota hau digitalki errepresentatzeko, modelu zientifikoetan sarrera datu bezala erabiltzeko edo beste edozein bezeroentzat erabilgarri egoteko.

  • IDENA-k honako URL-an zerbitzu honetarako sarbidea eskeintzen du: https://idena.navarra.es/ogc/wcs
  • Zerbitzuaren metadatuak ikustarazi (GetCapabilities eragiketa).

gora igo

Web Map Tile Service (WMTS)

SITNAren WMTS zerbitzuak informazio geruza ezberdinak eskeintzen ditu OGCk definitutako estandarren arabera, haien artean erabilgarri dagoen azkenengo ortofotoa edota oinarrizko mapa.

Mapen Teila Zerbitzua (WMTS) hierarkia egitura bat duen teila modelu batean oinarritzen da, datu geografikoak errepresentatzen dituelarik eta eskala multzo batentzako pixel tamaina bat egokitzen zaiolarik. WMS zerbitzarekin konparatuz, zerbitzu honek duen abantaila haundiena arintasuna da.

  • IDENA-k honako URL-an WMTS zerbitzu honetarako sarbidea eskeintzen du: https://idena.navarra.es/ogc/wmts
  • Zerbitzuaren metadatuak ikustarazi (GetCapabilities eragiketa).
  • Iruñeko Udalak bere WMTS zerbitzura sarbidea ematen du URL honen bidez: https://sig.pamplona.es/ogc/wmts
  • Zerbitzuaren metadatuak ikustarazi (GetCapabilities eragiketa).

gora igo

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa