Castellano | Euskara | English
Ezagutu IDENA katalogoak eskeintzen dituen aukera guztiak: Bilatzailea, emaitza orria, etb.
Datu Espazialen Azpiegituretan datu edo baliabide geografikoen bilaketak metadatuen bidez egiten da. Metadatu bat dokumento bat besterik ez da, datuen ezaugarriak deskribatzen dituena, erabiltzaileak baliabideei sarrera ahalbidetzeko eta baliabideak egoki den eran erabiltzeko.
Bestalde, metadatu geografikoek zenbait ISO arau (19115, 19119 y 19139) jarraitu behar dituzte, INSPIRE Europar Zuzentarauak adierazten duen bezala.
Bukatzeko, IDENA metadatuek Metadatuen Espainiako Nukleoarekin (1.2 bertsioa) bat datoz.
Katalogoa ezaguna den dohako software batekin sortu da, Geonetwork. Software honen erabilera oso hedatua dago Espazial Datu Azpiegituretan erreferentzia diren erakundetan.
Produktu honek bilatzaile ahaltsu bat eskeintzen du metadatuak, eta hauei buruzko datu eta baliabideak, era erraz batetan aurkitzen ahalbidetzen du. Baita ere OGCren CSW 2.0n oinarritutako Web zerbitzu batetan argitarapena ahalbidetzen du. Zerbitzu honek INSPIREren baldintzen arabera eratu da.
Datuak IDENA metadatuen katalogoaren bidez bilatzea SITNAk eskeinitako datuak era laisterren eta eraginkorrenean bilatzea da.
Katalogoan informazioa bilatzeko era ezberdinak daude: oinarrizkoa, lehenitsako iragazkiak erabiliz eta aurreratua. Garrantzitsua da adieraztea irizpide ezberdinak batu daitezkela bilaketa bat egiterakoan.
Iragazkitan oinarritutako bilaketa: orri nagusiaren ezkerraldean IRAGAZKI opzioa dago, taula zentralan erakutsitako emaitzak iragazki ahal izateko.
Iragazkiak batu daitezke bilaketa hobe findu ahal izateko. Erabilgarri dauden erizpideak dira:
Katalogoan lehenengo aldiz sartzerakoan, erabilgarri dauden metadatu guztiak kargatzen dira. Bilaketak egiten diren einean, eskeintzen diren emaitzak aldatzen dira. Interesgarriak diren emaitzak, orrian agertzen diren emaitza guztiak edo emaitza guztiak hautatu daitezke multzo bat bezala esportatzeko formatu ezberdinetan: ZIP, CSV edo PDF. Horretarako (Beste Aukerak) menua erabili behar da.
Emaitza taularen itxura aldatu daiteke erabiliz eta emaitzak zerrenda simple baten eran, zerrenda osoa baten eran edo ikono eran erakutsi. Zerrenda oso baten eran erakusten da lehenetsiz.
Emaitzak erabilgarri dauden erizpide batzuen arabera antolatu daitezke.
Emaitza bakoitzak baliabide bati dagokio, metadatu batez dokumentatua, eta orokorrean geruza geografiko edo geruza geografiko multzo bat edo zerbitzu bat izan ohi da. Baliabide bakoitzarentzat izenburua, laburpena, aurre bistaratzea, gako-hitzak eta datuarekin, metadatuarekin edo zerbitzuarekin egin daitezken banakako ekintzak erakusten dira. Ekintza bakoitzak bere ikonoaren bitartez atzitu daiteke. Baliabidearen izenburua sakatu daiteke, metadatuaren artxiboa irekiz.
Ezkerretik eskuinera, hurrengo ikonoak aurkitzen dira (datuaren motaren arabera bat edo beste egongo dira erabilgarri).
Zerbitzu metadatuaren kasuan, datuaren ekintzak ez dira erakusten, baizik eta zerbitzuaren kapazitatearen fitxategia.
Eskuinaldean "AZKENEKOAK" taula bat agertzen da, non iadanik kontsultatu diren metadatuak erabilgarri, era azkar batean berriro atzitu ahal izateko.
Taula hau, IRAGAZKI taula bezala, txikiagotu daiteke emaitzei leku gehiago utzi ahal izateko.
Metadatuaren artxiboan edo fitxan metadatuan dagoen informazio guztia kontsultatu daiteke.
Informazioa bost atal nagusietan antolatzen da:
Atalak zabaldu edo tolestu daitezke datu jakin bat kontsulta ahalbidetzeko.
Aurredefinitutako bistaratze honetaz aparte, metadatua XML zuhaitz eran kontsultatu daiteke. Bistaratze hau baliabide geografikotan erabiltzen den sintaxia ezagutzen duen erabiltzaile aditu batentzat pentsatua dago.
Katalogo zerbitzu batek (CSW) datuak, zerbitzuak, aplikazioak eta orokorrean edozein motako baliabideei buruzko informazioaren (metadatuaren) argitalpena eta bilaketa baimentzen du. Katalogo zerbitzuak ezinbestekoak dira IDE batean erregistratuak dauden baliabideen bilaketa eta dei- ahalmena eskeindu ahal izateko.
IDENAren CSWren ezaugarriak: